Sakanako Irristaketa Topaketa antolatu dute

Guaixe 2017ko mai. 24a, 11:16

Ekainaren 17an izango da, Altsasun, baina aurretik eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateak Sakanako Irristaketa Topaketa antolatu du, ekainaren 17rako, arratsaldez, Altsasun. Horretarako Sakanako irristaketa taldeen laguntza izango du Mank-ek: Sakana irristaketa taldea, Sutegi, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakil taldeak. Altsasutik ibilbidea egingo da eta Altzania kalean jolasak egingo dira. Ekitaldi irekia da, baina aurretik izena eman beharra dago, ekainaren 9ra arte, Mank-en (948 464 866).