Maiatzaren 13an jokatu zen 1. Lur Gaineko Cintruenigo Hiria, Nafarroako Lur Gaineko Rallye Txapelketarako baliagarria. Jorge del Cid eta Nerea Odriozola (Mitsubishi Lancer Evo X) gailendu ziren (18:43), proba ikusgarrian. Aitor Fernandezek eta Iker Askargortak (Seat Ibiza) nabarmentzeko moduko lana egin zuten (21:33). Sailkapen orokorrean laugarrenak izan ziren eta euren mailan, 2. Klasean, txapeldunak izan ziren. Euren mailan Nafarroako txapeldunak izateko ametsa gertuago dute.