Fernandez eta Askargorta laugarrenak Cintruenigon

Guaixe 2017ko mai. 25a, 10:42

Euren mailan, 2. Klasean, txapeldunak izan ziren

Maiatzaren 13an jokatu zen 1. Lur Gaineko Cintruenigo Hiria, Nafarroako Lur Gaineko Rallye Txapelketarako baliagarria. Jorge del Cid eta Nerea Odriozola (Mitsubishi Lancer Evo X) gailendu ziren (18:43), proba ikusgarrian. Aitor Fernandezek eta Iker Askargortak (Seat Ibiza) nabarmentzeko moduko lana egin zuten (21:33). Sailkapen orokorrean laugarrenak izan ziren eta euren mailan, 2. Klasean, txapeldunak izan ziren. Euren mailan Nafarroako txapeldunak izateko ametsa gertuago dute.