163 ikaslek osatu zuten Sakanako orientazio proba

Sakanako ikastetxeek eta Aguraingoak antolatu zuten, Mank-en laguntzarekin

Maiatzaren 12an jokatu zen Sakanako orientazio proba, Arbizuko basoan, Zubaat eta Sandindegi aldean, Sakanako ikastetxeek eta Aguraingoak antolatuta, Mank-en laguntzarekin. Altsasuko Institutuko 67 ikaslek, Aguraingo institutuko 49 ikaslek, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako 25 ikaslek eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako 22 ikaslek hartu zuten parte. Guztira 163 ikasle ziren, DBHko 4. mailakoak, ikastolen kasuan 3. mailakoak.

Taldeka banatuta eta mapak eta iparrorratzak eskuan, proposatutako balizak topatu behar izan zituzten ikasleek. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak adierazi digunez, proba oso ongi joan zen. “Talde gehienak baliza guztiak aurkitu zituzten, denboraren barruan, talde lana eginez eta elkar lagunduz. Aurtengo orientazio proba nahiko jendetsua izan da eta hurrengorako nola hobetu pentsatzen gaude, taldeak hobeto antolatzeko. Ikasleek gustura pasatzen dute eta pozik geratzen dira, erronka bete eta gero”.