Larunbatean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako 4. eta azken jardunaldia jokatuko da Berriozarko Eguzki Plazan, 17:30etik aurrera. Kadeteen mailan (280 kilo) Andra Mari ikastolako taldea lehiatzen ari da. Lehen jardunaldian ezin zuen aritu Etxarriko taldeak eta hori nabari da sailkapenean. Egun, Araxes da liderra (13,5 puntu), Basaburua A bigarrena (10 puntu), Basaburua B hirugarrena (8,5 puntu), Berriozar laugarrena (4,5 puntu) eta Andra Mari bosgarrena (3,5 puntu). Berriozarrek erabakiko du txapela.