Igandean taldekako erlojupekoa jokatu zen Tafallan. Kadeteen mailan Aralar klubeko Intersport Irabia taldea izan zen nagusi (20:38), El Caserio taldeari 22 segundo aterata. Ermitagaña Nafarroa taldea 8.a sailkatu zen (24:56). Junior mailan, aldiz, Fundacion Lintxu taldea gailendu zen (32:00), Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeari 50 segundo aterata (32:50). Intersport Irabia seigarrena sailkatu zen (34:48).
Unai Aznar bigarrena Villatuertan
Egun bat lehenago, larunbatean, kadeteek lasterketa izan zuten Villatuertan. Proba esprintean erabaki zen eta Lander Lartitegi gailendu zitzaien Quesos Albenizko Unai Aznarri eta Intersport Irabiako Igor Arrietari. Aitor Alberdi (I.I.) 9.a sartu zen eta Iker Mintegi (Q.A.) 10.a, biak denbora berean. Gainontzeko txirrindulari sakandarrak beranduago sartu ziren. Aznar lehen urteko juniorren mailan lehena izan zen eta eta taldekako sailkapenean Irabia bigarrena sailkatu zen.