Asteburuan IV. Ardantze Triatloia jokatu zen eta bertan lehiatu ziren Sakana Triatloi Taldeko triatletak, Nafar Kirol Jolasen mailan. Aurrebenjaminetan Oihan Andueza seigarrena sailkatu zen eta benjaminen proban Ekain Imaz igo zen gorenera, proba irabazita, bere taldekide Alain Razkinen aurretik. Kimuetan Hegoi Lakuntza zortzigarrena sartu zen helmugara eta haurren mailan Nahia Imaz bigarrena.