Sakana Iskiza gimnasia erritmikoko taldean berri onak dituzte. Egun 50 gimasta inguru trebatzen dira taldean, Olaia Agirre, Cristina Nuncio, Maria Remolina, Ainhoa Imaz eta Olaia Granizo monitoreen esanetara. Eskolakoak trebatzeaz, aldiz, Josune Ruiz arduratzen da. Nafarroako Gimanisa Erritmikoko Txapelketan, Nafar Kirol Jolasetan, lana bikaina egiten ari dira gimnasta sakandarrak. Banaka eta taldeka lehiatu dira.
Banakako emaitzak
Banakakoan, Iskizako 16 gimnasta lehiatu ziren, benjamin, kimuen, haurren, kadeteen eta jubenilen mailatan. Lan ona egin zuten gure gimnastek. Aipatzekoa da 3. Mailan, haurren kategorian Maitane Agirre lehena sailkatu zela. Kadeteetan ere podiumaren gorenera igo zen Irune Argüelles eta jubenilen mailan Miriam Martin hirugarrena izan zen. 4. mailan, benjaminetan Uxue Zubeltzu bigarrena sailkatu zen. Bukatzeko, 1.mailan, Espainiako mailan lehiatzen diren gimnasten mailan, senior kategorian Irati Begiristain bigarrena sailkatu zen pilotarekin eta zintarekin.
Taldeka, hiru domina
Nafarroako Taldekako Txapelketara 4 talde aurkeztu zituen Iskizak: benjaminen taldea, kimuena, haurren mailakoa eta jubenilena. Bikain aritu ziren guztiak. Txapelketako 4. mailan, benjaminetan Iskiza taldeak 2. postua lortu zuen eta kimuen mailan, aldiz, txapelduna izan zen Iskiza. Bukatzeko, jubenilen mailan podiumaren 3. mailara igo zen Iskiza.
Kurtso bukaeran bi erakustaldi
Iskiza Sakana taldeak kurtso bukaerako erakustaldia prestatu du ekainaren 2an, ostiralean, 17:30ean Zelandi. Horretaz gain, ekainaren 4an, igandean, 12:00etan, erakustaldi berezia eginen dute Altsasuko Iortia Kultur Gunean.