Nafarroako Ahal Duguk barne prozesua egin du idazkari nagusia eta Herritarren Kontseiluko kideak aukeratzeko. Prozesuan izena emandakoen bozekin aukeratu dira Herritar Kontseiluko 27 postuak. Haietako bat, 19.a, Virginia Alonso Aparicio altsasuarrarendako izanen da. Alonso Eduardo Santosen hautagaitzarekin aurkeztu zen. Eta, hain zuzen, diputatua izan da idazkari nagusi kargurako aukeratua izan dena. 28 botoko aldea atera dio orain arte idazkari nagusi izan den Laura Perez Ruanori. Hirugarren hautagai Fran Espinosa zen.
Alonsok azaldu digunez, euren hautagaitzak “lidergo korala, talde indartsua, arduratsua eta ekimena duena” proposatu du. Haiek “zirkuluak eta udalgintza baliabidez hornitzeko apustu sendoa” egin nahi dute, “gertuko burujabetza” sustatuz.