Sakanako hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen prebentzio zerbitzuek sustatzen dute Jaibusa. Festa egunetako joan-etorrietan istripuak eragotzi nahi du, besteak beste, gautxoriendako autobusak. Sakanako barnako gaueko ibilbide horietan Jaibusean arduradunak joaten dira eta gizarte zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, postu horretarako jende premian dabiltza. Interesatuek honako baldintzak bete behar dituzte: euskaraz jakin 22 urtetik gora izan eta arduratsua izatea. Jaibusa martxan legokeen herriko festetan eta gainontzeko ospakizunetan lan egin beharko luke, larunbat gauetan. Interesatuek gizarte zerbitzuen egoitzetara jo dezake izena eman edo informazioa eskatzera.
Harremanetarako:
Irurtzun eskualdeko Gizarte Zerbitzua: 948 600 694
Etxarri Aranatz-eko eskualdeko Gizarte Zerbitzua: 948 460 752
Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzua: 948 467 662