Etorkizuna dantza taldeak antolatu du biharko Dantzari Txiki eguna. Etxarri Aranazko eta Altsasuko dantza taldekoekin batera Lazkaokoak ariko dira. Dantzari txikiez osatutako segizio koloretsua 11:30ean plazatik abiatuko da kalejiran. Mikel Arregi plazan aurreneko geldialdia eginen dute euren dantza trebezia erakusteko. Bigarren dantza erakustaldia Bureinako plazan izanen da eta, azkenik, kalejiran plazaraino eramanen ditu eta han, guztiek, dantza saioa eskainiko dute.