Sakanako Garapen Agentziak sustatutako ibarreko laborantza foroak hitzordu berri bat izanen du ostegunean, 18:00etan. Arbizuko Utzubar industrialdeko Utzugane garapen gunean da hitzordua. Lehen sektoreko profesionalek etorkizunari nola aurre egin diezaioketen aztertzen da foroan. Bilera bakoitzean gai jakin batez aritzen dira eta hurrengo saioan ekoizleen eta merkataritzaren arteko aliantzak nola sortu aztertuko dute. Horretarako Euskal Dendak-eko ordezkariak bisitan izanen dira, Euskadiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioko ordezkariak.