Beriainera, Otxoa de Olza gogoan

Guaixe 2017ko mai. 26a, 08:11

Igandean, 12:00etan, Otxoa de Olzaren aldeko monolitoan

2008ko maiatzaren 23an zendu zen Iñaki Otxoa de Olza mendizalea, Annapurna jaisten ari zela. Urtero bezala, mendizalearen Sakanako lagunek haren oroimenez Beriainera joko dute. Igandean izango da, maiatzaren 28an. 12:00etan bilduko dira, Annapurnan hil zen mendizalearen alde Beriaingo magalean, Leziza aldera, haren lagunek jasotako oroigarrian. Omenaldi txikia egingo diote zendutako mendizaleari, lore eskaintza tarteko.