Igandean, saskibaloia Ziordian

Guaixe 2017ko mai. 26a, 09:30

Mutilen aurrreminibasket mailan lehiatuko dira CBASK eta Aguraingo Saskibaloi Taldea, igandean, 11:00etan

Ziordiko Udalak antolatuta, saskibaloi partida jokatuko da iganean Ziordian. Duela aste pare bat emakumezkoen partida antolatu zen, eta igandean gizonezkoek hartuko dute parte. Zehazki, mutilen aurreminibasket partida jokatuko da, lagunartekoa, Altsasuko CBASK eta Aguraingo Saskibaloi Taldeen artekoa. Partida Ziordiko Txipudi inguruan jokatuko da, igandean, goizeko 11:00etan hasita.