Iñigo Aritza ikastolaren festa bihar

Guaixe 2017ko ekainaren 2a

Hartzen dituen Burundako herrietan txandakatuz ospatzen du urtez urte Iñigo Aritza ikastolak bere festa. Ikasturte honen akaberan Urdiainen txanda da eta han 400 bat pertsona elkartuko dira bihar.

Egitaraua
12:00etan: Trikitilariak, txistulariak, ur zezena, puzgarriak, esku lan tailerrak eta auzatea, plazan.
14:30etan: Bazkaria, frontoian.
17:00etan: Ikasleek prestaturiko koreografiak, frontoian.
18:00etan: DBH4. mailako ikasleek antolatuta, yinkana herri guztian zehar.
19:00etan: Bildu eta garbiketa.