Munarriz eta Maiza, lehen sakandarrak Zegama-Aitzkorri mendi maratoian

Zegama-Aizkorri km bertikalean Mikel Rubio 24.a sailkatu zen eta Zegama-Aikorri juniorrean Asier Reparaz 29.a

Sakandarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoian (42,195 km)
1.Stian Angermund (Adfad): 3:45:08
79.Aritz Munarriz (Etx): 4:40:54
80.Joxeja Maiza (Etx): 4:40:56
91.Aritz Ganboa (Arru): 4:44:55
120.Juanjo Goikoetxea (Uhar): 4:52:07
296.Joxan salgado (Alts): 5:57:08
341.Aitor Salinas (Etx): 6:22:30

Sakandarrak Zegama-Aizkorri juniorrean (10,4 km)
1.Nicolas Molina (Dúrcal): 46:04
29.Asier Reparaz (Arb): 55:56
52.Joseba Galarza (Iturm): 1:01:20
55.Ander Rosado (Arb): 1:01:37

Sakandarrak Zegama-Aizkorri KV-ean (3,2 km)
1.Stian Angermund (Adfad): 34:55
24.Mikel Rubio (Irur): 42:54
97.Fran Araña (Arb): 52:05


Zegama mendi lasterketen gunea izan da asteburuan, ostiralean Zegama-Aizkorri kilometro bertikala eta igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoi entzutetsua eta Zegama-Aizkorri juniorra jokatu baitziren.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia (42,195) ikusgarria eta arrakastatsua izan zen beste behin. Besteak beste, Aratz, Santi Spiritu, Aizkorri, Urbia eta Andraitz ikusgarriak gainditu behar izan zituzten irteera hartu zuten korrikalariek. Aurten eguzkia eta hego haize nahasia izan zituzten bidaide korrikalariek, baina lasterketako maldatan bildutako jendetzaren animuak lagun osatu zuten bidea. Tarte batzuetan, Tourraren antzera, zaleek osatutako pasillo estutik igotzeko lanak izan zituzten.

Stian Angermund (Adfad) izan zen probako jaun eta jabea (3:45:08). Ostiral arratsean Zegama-Aizkorri kilometro bertikalean aritu zen Angermund, proba irabaziz, baina iganderako fresko-fresko zegoen eta atzera ere podiumaren gorenera igo zen, lasterketa ikusgarria egin eta gero. 3 minutu pasa atera zizkion Marco De Gasperiri (3:48:20) eta 8 minutu pasa Marc Lauensteini (3:53:26). Laugarrena Aritz Egea izan zen (3:55:41). Emakumezkoetan, Maite Maiora izan zen lasterketako txapeldun handia (4:34:27).

Sakandarrei dagokienez, 6 sakandarrek lortu zuten maratoia bukatzea. Aritz Munarriz eta Joxeja Maiza etxarriarrak izan ziren azkarrenak, hurrenez-hurren. Munarriz 79.a iritsi zen helmugara (4:40:54) eta Maiza 80.a, 2 segundora (4:40:56).
Aipatzekoa da hainbat korrikalarik ezin izan zutela proba despeditu, tartean Beñat Katarain lakuntzarrak eta Mikel Satrustegi arruazuarrak. Katarainek azaldu zuenez, gorputzaldi txarra zuen eta gorputzak nahikoa da esan arte eutsi zion, baina proba utzi behar izan zuen. Berdina arruazuarrak.

Juniorrak eta kilometro bertikala
Zegama-Aizkorri maratoiarekin batera Zegama-Aizkorri juniorra (10;4 km) jokatu zen igandean. 75 korrikalarik osatu zuten proba, Nicolas Molina (46:04) eta Ane Iturria (58:46) buru zirela. Asier Reparaz arbizuarra 29.a iritsi zen (55:56). Ea ostiralean jokatutako Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalean (3,2 km) Stian Angermund (34:55) eta Laura Orgue (41:40) nagusitu ziren. Mikel Rubio irurtzundarra 24.a sailkatu zen (42:54).

ARGAZKIAK: TXIR BIL