Asteburuan Espainiako Zirkuitu Txapelketa jokatu zen Betanzosen, junior eta senior mailan. Senior mailan Berriro Ere taldeko Ioseba Fernandezek belozista bikaina izaten jarraitzen duela erakutsi zuen, Iturmendikoa azkarrena izan baitzen 100 m esprintean (9,709) eta 435 m (45,206) esprintean. Cristina Aldeano altsasuarrak ere maila ona eman zuen eta seigarrena sailkatu zen 100 m esprintean (11,608).
Asteburuan sakandarrak Gijonen lehiatukop dira
Asteburuan Espainiako Zirkuitu Txapelketa jokatuko da kimuen, haurren eta jubenilen mailan, Gijoneko Las Mestasen. Sakana Patin taldeko bost irristalari lehiatuko dira: Maddi Goya, Maitane Igoa, Yerai Goikoetxea eta Jon Mintegi, kimuen mailan, eta Ana Rita Correia, haurren mailan. Bestalde, beste taldetan lehiatzen diren Unai Baztan, Ander Chamorro, Unai Villalobos eta Anne Lapuente ere bertan lehiatuko dira. Izan ere, Sakanan ez dago irristaketa pista egokirik eta, horregatik, Iruñako taldeetara jo behar izaten dute irristalari sakandar askok.