Igandean kadeteek lasterketa izan zuten Murietan. Lasterketa esprint gogorrean erabaki zen eta Alvaro Ibañez nagusitu zitzaion Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta uhartearrari. Arrieta lehena izan zen lehen urteko kadeteen txapelketan. Burundako Quesos Albenizko Iker Mintegi bosgarrena sailkatu zen. Gainontzeko txirrindulari sakandarrei dagokienez, Aitor Alberdi 6.a sailkatu zen, Inhar Astitz 9.a, Urko Gorriti 17.a, Unai Villalobos 22.a, Asier Irujo 46.a eta Jonathan Vega 47.a. Intersport Irabia izan zen probako talderik onena eta Quesos Albeniz 8.a.
Juniorrak
Juniorrek larunbatean proba izan zuten Eskirotzen. Intersport Irabiako Josu Etxeberria 8.a sailkatu zen, Quesos Albenizko Ailetz Lasa 16.a eta Imanol Galarza (I.I.) 43.a.