Tenis Rubor Altsasu Tenis Elkartea da Altsasun tenisaren nondik norakoak erakusten dituena. Bi talderekin egiten dute lan, tenis eskola, 7 urtetik 16ra urteko neska-mutilek osatutakoa eta hobekuntza taldea, helduena. Aurten 52 neska-mutiko ibili dira tenis eskolan eta 6 helduen taldean. Iratxe Soriano Irigoien eta Iban Chaparro Alfaro dira eskolaz arduratzen direnak. Ricardo Cantero Tenis Rubor elkarteko koordinatzailea da eta bera da helduen taldeaz arduratzen dena eta lehiaketetan parte hartzen duen ikasle baten entrenamenduak gidatzen dituena. Tenis pista falta da elkarteak duen gabezi nagusia. Izan ere, klaseak Altsasu Institutuko kirol-pista estalian ematen dituzte, baina Altsasun ez dago tenis pistarik. Tenisean aritu nahi duenak ez du non aritu. Horregatik, Altsasun tenis pista bat behar dela aldarrikatzen dute Tenis Rubor Altsasu Tenis Elkartetik.
Berriki Altsasuko Tenis Rubor 2017 txapelketa jokatu berri da eta ikasturtean landu dutena erakusteko aukera bikaina izan dute tenislari gazteek. Partida entretenigarriak izan dira, maila onekoak, publikoa tenisarekin goza arazi dutenak. Txapeldunek eta finalistek pozik jaso zituzten trofeoak. Horretaz gain,
Super finalean Xabier Bengoetxea txapelduna
Tenis Rubor 2017 Txapelketako kadeteen mailako txapeldunak, Jon Plissoneauk, haur mailako Nafarroako tenis torneo eta txapelketetan lehiatzen den Xabier Bengoetxea izan zuen arerio, asteburuan, Tenis Ruborrek antolatutako Super Finalean. Aurreko urtean ere arerioak izan ziren Plissoneau eta Bengoetxea haurren mailan, eta orduan ziordiarra izan zen txapelduna, 6 eta 4 eta 6 eta 4 irabazi eta gero. Aurtengo Super finalean ere emaitza horrekin irabazi zion Bengoetxeak Plissoneauri, beroa protagonista izan zen partidan. Hala ere, partida bikaina eskaini zuten bi tenislariek.
Tenis Rubor 2017 txapelketako finalak
-Benjaminak: June Lopez txapelduna, Aitor Fernandezi 4 eta 1 eta 4 eta 0 irabazita
-Haurrak, emakumeak: Nora Domingo txapelduna, Nerea Verari 6 eta 4, 3 eta 6 eta 6 eta 2 irabazita
-Haurrak, gizonak: Jon Cano txapelduna, Gorka Gascori 0 eta 6 eta 1 eta 6 irabazita
-Kadeteak, emakumezkoak: Nerea Arellano txapelduna, Udane Valdiviesori 6 eta 4, 3 eta 6 eta 1 eta 6 irabazita
-Kadeteak, gizonezkoak: Jon Plissoneau txapelduna, Oier Gastesiri 3 eta 6 eta 3 eta 6 irabazita