Iskizak bi erakustaldi egingo ditu asteburuan

Guaixe 2017ko eka. 1a, 12:43

Ostiralean, 17:30ean Zelandin, eta igandean, 12:00etan, Iortian

Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldeak bi erakustaldi egingo ditu asteburuan. Batetik, ikasturte bukaerako erakustaldia prestatu dute ostiralerako, ekainaren 2an, 17:30ean, Zelandin. Horretaz gain, igandean, 12:00etan, erakustaldi berezia eginen dute Altsasuko Iortia Kultur Gunean.