30.700 nafarrek baino gehiagok, 8.000 bat familiak, Nafarroako Elikagai Bankuaren produktuak jasotzen dituzte. Herrialdean barna dauden 199 erakunderen bidez banatzen ditu bankuak jaki horiek. Baina banatu ahal izateko, bankuak bere biltegiak jakiz bete behar ditu aurretik. Horregatik, eginen du asteburuan jaki bilketa. Hura behar bezala egiteko makina bat boluntariok lan eginen dute gaur eta bihar.