Nafarroako Gobernuak baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neguko kanpainaren balantzea egin du. Kanpaina abendutik apirilera bitartean garatzen da, eta azken hamarkadako biziena izan dela esan zuen Maria Solana kontseilari eledunak. Nafarroako Suhiltzaileek egoera meteorologikoari egozten dio sute kopuruaren igotzeari, beroagoa eta lehorragoa izan delako. Solanak jakinarazi zuenez, neguko kanpainak 663 sute gertatu dira, eta 1.153,74 hektarea kaltetu dituzte. Horietatik, %96, baso-azalera ziren, hala ere, ez da kalte handirik gertatu basodian, suhiltzaileek adierazi duten moduan.
Altsasuko suhiltzaileen parkeak 20 alditan esku hartu behar izan du. Guztira 2,7 hektarea erre ziren. Sute handiena Altsasuko Mendipe dermiokoa izan zen, hektarea batekoa.
Herria Sute kopurua
Uharte Arakil 1
Arruazu 1
Dorrao 1
Etxarri Aranatz 5
Bakaiku 4
Iturmendi 1
Altsasu 3
Olatzagutia 4