Bergeraren eta Ongayren aukera

Guaixe 2017ko eka. 2a, 08:15
Ongay, erdian, Azanzarekin batera ariko da.

Irurtzun Txapelketan senior mailako finalerdiak jokatuko dira ostiralean eta asteartean

Afizionatuen mailako Irurtzun Pilota Txapelketa azken txanpan dago. Aurreko asteburuan promesen mailako finalerdiak jokatu ziren eta hurrengo egunotan senior mailako finalerdiak egongo dira jokoan, ostiralean eta asteartean hain zuzen ere. Seniorretako finalerdietan Bergera arruazuarra eta Ongay satrustegiarra dira gure ordezkariak. Ea euren partidak irabazi eta ekainaren 10ean jokatuko diren final handirako sailkatzen diren.

Irurtzun Txapelketa. Senior mailako finalerdiak:
Ostiralean, 19:30ean:
Benjaminak: Nagore-Laso / Yaben-Amiano
Senior mailako finalerdia: Santxo-Bergera / Ojuel-Altuna

Asteartean, 19:30ean:
Benjaminak: Yaben-Etxeberria / Nagore-Okiñena
Senior mailako finalerdia: Ongay-Azanza / Urbieta-Mariezkurrena

Irurtzun txapelketa. Promesen mailako finalerdien emaitzak:
Osa-Ruiz de Larramendi 21 / Gil-Garatea 22
Nazabal-Arbizu 12/ Canabal-Cordon 22