XXXII. Udaberri Trofeoa, igandean Altsasun

Guaixe 2017ko eka. 2a, 09:29
Burunda klubak antolatuko du proba.

Junior mailako proba goizeko 10:30ean abiatuko da

Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, igandean XXXII. Udaberri Trofeoa jokatuko dute junior mailako txirrindulariek Altsasun. Goizeko 10:30ean abiatuko da Foruen plazatik eta juniorrek 86 km-ko lasterketa izanen dute aurrez-aurre.

Txirrindulariek hasieran Ziordiraino joko dute, buelta hartu eta Olaztitik Altamira igotzeko. Altsasutik jaitsiz, Etxarri Aranatzeraino iritsiko da tropela. Bertan buelta hartu eta Ziordiraino joango dira berriz txirrindulariak, bigarrenez Olaztitik Altamira igotzeko. Behin jaitsita, Iturmendiraino iritsiko dira txirrindulariak, han buelta hartu eta atzera ere Ziordiraino heltzeko. Handik buelta hartuta, Olaztitik hirugarrenez igoko dute Altamira, portua jaitsita Altsasuko helmugaraino iristeko.