STOP kontrola

Tasio Merchan, Ikasle Abertzaleak 2017ko eka. 2a, 09:18

kolaboratzaileak

Idatzi honen bitartez Sakanako Ikasle Abertzaleok egunero pairatzen dugun kontrola salatu nahi dugu.
Ikasturtean zehar foralen presentzia itogarria izan da Altsasu institutuko eta Iñigo Aritza ikastolako sarreretan. Astero ikasleria kontrolatzeaz gain, aldi batzuetan autobusak geldiarazten dituzte. Honi gehitu behar zaizkio egunero Sakanan dauden Guardia Zibilen zein Foralen kontrolak.
Sakana Europako zonalde militarizatuenetarikoa da. 20.000 biztanleko bailara honetan Guardia Zibilen bi kuartel eta Foralen beste bat daude. Indar okupatzaileen helburua zein den argi dago: status quo-a mantendu eta hau zalantzan jar dezakeen edozein gauza erreprimitzea. Sakana bailara borrokalaria da eta horregatik dauka  horren presentzia polizial handia. Etorkizun aske bat eraiki behar badugu gerra egitera etorri zirenek alde egin behar dute.
Azkenik, maiatzaren 8an errebaliden aurkako manifestazioan gertatutakoa salatu nahi dugu. Manifestazioa udaletxe aurrean zegoela, pankarta kendu eta disolbatzeko agindua eman zigun Guardia Zibilak, isunekin mehatxatuz.
UTZI IKASLERIA ETA GURE IKASTETXEAK BAKEAN!
ALDE HEMENDIK!