Santxo eta Bergera, Irurtzungo final handian

Guaixe 2017ko eka. 5a, 09:28

Bihar, asteartean, senior mailako 2. finalerdia jokatuko da

Afizionatuen mailako Irurtzun Pilota Txapelketak senior mailako lehen finalistak baditu: Santxo eta Josu Bergera. Ojuel eta Altunaren kontrako finalerdia oso lehiatua izan zen eta Santxok eta Bergerak sufritzen eta lan egiten jakin izan zuten Ojueli eta Altunari 22 eta 21 irabazi ahal izateko.

Senior mailako beste finalerdia asteartean jokatuko da, Irurtzunen. Alberto Ongay satrustegiarrak eta Azanzak Urbieta eta Mariezkurrena izango dituzte aurkari.
Final handiak larunbatean jokatuko dira. Promesen mailako finalean Gilek eta Garateak Canabalen eta Cordónen kontra jokatuko dute.

Irurtzun Txapelketa. Senior mailako lehen finalerdiko emaitza:
Santxo-Bergera  22 / Ojuel-Altuna 21

Senior mailako bigarren finalerdia:
Asteartean, 19:30ean:
Benjaminak: Yaben-Etxeberria / Nagore-Okiñena
Senior mailako finalerdia: Ongay-Azanza / Urbieta-Mariezkurrena

Sakandarrak San Esteban Txapelketan
Barañaingo San Estebaneko XXVI. Eskuz Binakako Txapelketan finalerdiak jokatu dira asteburuan. Tartean, seniorretan Ollok eta Azanzak (Irurtzun) 22 eta 13 irabazi zieten Legutioko Zuastiri eta Resanori. Kimuetan, aldiz, Belaunzaranek eta Zubizarretak (Lapke) 18 eta 5 irabazi zieten Imazi eta Lakuntzari (Aldabide).