Beraza laugarrena EH Mendi Erronkan

Guaixe 2017ko eka. 5a, 13:00

633 korrikalariren artean 4 sakandar sailkatu ziren lehendabiziko 15 postutan: 4.a Jose Luis Beraza (7:08:16), 10.a Evaristo Noveleta (7:30:53), 13.a Aritz Ganboa (7:38:00) eta 14.a Aritz Munarriz (7:41:57)

Sakandarrak EH Mendi Erronkan (67 km)
1.Alvaro Ramos (Navasfrias): 6:56:46
4.Jose Luis Beraza (Uhar): 7:08:16
10.Evaristo Noveleta (Irur): 7:30:53
13.Aritz Ganboa (Arru): 7:38:00
14.Aritz Munarriz (Etx): 7:41:57
60.Alberto Razkin (Etx): 8:25:31
75.Vicente Beloki (Irur): 8:40:33
88.Alatz Agirre (Arb): 8:49:50
113.Javier Beraza (Irur): 9:02:24
141.Jose Julian Lopez (Alts): 9:17:21
205.Iñigo Etxarte (Irur): 9:45:53
247.Damian Andueza (Alts): 10:03:29
280.Alberto Anton (Alts): 10:19:54
317.Roberto Jaka (Etx): 10:43:15
319.Xabier Bergera (Alts): 10:44:27
405.Alberto Martinez de Lagran (Alts): 11:28:46
424.Julen Arratibel (Etx): 11:36:32
498.Felix San Roman (Alts): 12:29:29


Euriak, haizeak, lainoak, hotzak… are gogorrago bilakatu zuten Leitzan antolatutako Euskal Herriko Mendi Erronka. 67 km-ko proba latza, 3.600 metroko desnibel positiboa zuten aurrez-aurre probari ekin zioten 633 korrikalariek, tartean 22 emakumezkok. Horietatik 517k lortu zuten proba bukatzea.

Beraza lehena Irumugarrietan
Azkarrena Navasfriaseko Alvaro Ramos izan zen (6:56:46). 4 minutu pasako aldea atera zion Arkaitz Muñoz bilbotarrari (7:00:50). Jose Luis Beraza uhartearra podiumera igotzear egon zen, baina laugarrena sailkatu zen (7:08:16). Hori bai, podiuma zapatu zuen probako lehen beteranoa izan zelako. Lasterketako tarte batean, 18. Kilometrotik aurrera, aurrean egon zen uhartearra, Alvaro Ramos pasa eta gero, eta bera izan zen Irumugarrieta (1.431 m) igo zuen lehen korrikalaria. Hain zuzen ere kilometro bertikala puntuatu zuten eremu hori eta Beraza izan zen azkarrena eta txapelduna (54:37). Baina Lekunberrin Ramosek gainditu zuen eta hortik Leitzako helmugaraino aurrean ibili zen Navasfriasekoa. Hala ere, laugarren iritsi zen helmugara, proba honetan egindako bere denborarik onena 29 minututan hobetuz. Emakumezkoetan Irene Guembe gailendu zen (8:30:08).

4 sakandar Top-15ean
Nabarmentzekoa da maila bikaina eman zutela sakandarrek. Guztira 17 sakandarrek lortu zuten proba bukatzea eta, horretaz gain, probako lehen15 postutan 4 sakandar sailkatu ziren: Jose Luis Beraza 4.a (7:08:16), Evaristo Noveleta irurtzundarra 10.a (7:30:53), Aritz Ganboa arruazuarra 13.a (7:38:00) eta Aritz Munarriz etxarriarra 14.a (7:41:57).

Bestalde, 6 sakandarrek ezin izan zuten proba bukatu: Raquel Batuecasek, Andoni Goñik, Migel Navarrok, Iñigo Rekaldek, Gorka Santestebanek eta Iban Verdugok.