Iñigo Aritza ikastolaren festa

Guaixe 2017ko eka. 6a, 11:53

Larunbatean 400 pertsonatik gora bildu ziren Urdiainen Iñigo Aritza ikastolako festa ospatzeko

Eguraldi kaxkarrari aurpegi ona jarriz, trikitilariak, dantzariak, bazkari erraldoia eta Iñigo Aritza ikastolako ikasleek prestatutako ginkana, dantzak eta koreografiak izan ziren Urdiainen. 400dik gora pertsona bildu ziren bazkari erraldoian eta egun pasa polita egin zuten.