Asteburuan XVIII. Duatloia jokatu da, Sprint distantzian –5 km korrikan-17 km bizikletan eta 2,5 km korrikan–. 150 duatleta inguruk osatu zuten proba eta Xabier Tijero izan zen azkarrena (53:55). Sakana Triatloi Taldeko Gorka Garcia de Eulate 16.a sartu zen helmugara, bere mailan, beteranoen 1 mailan, lehena.
Aritzalekuko Triatloia
197 triatletek lortu zuten Aritzalekuko Triatloia despeditzea. Guadalajarako Javier Rosadok irabazi zuen (2:07:45). Mugarra taldean dabilen Ander Goñi etxarriarra 188.a sailkatu zen (3:13:21).