Codon eta Unzurrunzaga aurrean Camille Extremen

Guaixe 2017ko eka. 6a, 12:23

Izabako proba gogorrean (31 km) 415 korrikalarietatik 27.a eta 34.a sailkatu ziren sakandarrak

Igandean jokatu zen, euripean, Camille Extreme mendi lasterketa ezaguna. 31 km-ko distantzia amaigabean, tartean Ezkaurre mitikoa (2.047 m) igo behar izan zuten korrikalariek. Proba are gehiago gogortu zuen eguraldi kaxkarrak. Hassan Ait izan zen proba osatu zuten 415 korrikalarien artean azkarrena (3:07:00) eta emakumezkoetan Laura Sola (03:36:32) gailendu zen.

Sakandarrak Camille Extremen (31 km)
1.Hassan Ait: 3:07:00
27.Fco. Jose Codon: 3:39:12
34.Ander Unzurrunzaga: 3:43:45
80.Igor Artieda: 4:06:58
107.David Mutiloa: 4:16:05
242.Fermin Zornoza: 4:59:33
359.Maite Zabaleta: 1:03:22
*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterriaren berri ematen. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat zerrenda honetan ez egotea.