Asteburuan bi garaipen garrantzitsu lortu ditu afizionatuen mailako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak. Larunbatean Beasaingo Loinaz proba irabazi zuen talde berdeko Jaume Sureda txirrindulariak eta iganean, aldiz, bere taldekide Xavier Canellasek irabazi zuen Bergarako Pentecostes Saria, Sureda berarekin esprint estua izan eta gero.