Josu Etxeberria hirugarrena Altsasun

Guaixe 2017ko eka. 7a, 10:17
Artxiboa.

Burunda Klubeko XXXII. Udaberri Trofeoan lehen urteko juniorren sailkapenean lehena izan zen iturmendiarra

Igandean juniorren mailako XXII. Udaberri Trofeoa jokatu zen Altsasun, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta (86 km). Tartean, Altamira hirutan igo behar izan zuten. Lasterketa nahasian, Turismo Villanua taldeko Raul Rota iritsi zen bakarrik helmugara (2:10:47). 14 segundora Toyota Armentia taldeko Ibon Ruiz sartu zen eta 52 segundora Aralarko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra. Etxeberria lehen urteko juniorren sailkapenean lehena izan zen.

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ailetz Lasa (Q.A.) 19.a sartu zen, Xabier Mauleon (I.I.) 20.a, Iñigo Fernandez (Q.A.) 22.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 26.a eta Hodei Zia (Q.A.) 33.a. Taldeka Intersport Irabia hirugarrena izan zen eta Quesos Albeniz bosgarrena.

Bestalde, egun bat lehenago, larunbatean, juniorrek lasterketa izan zuten Belendizen. Elproex-Iturriberoko Oier Lazkano gailendu zen. Josu Etxeberria 5.a sartu zen, Ailetz Lasa 18.a eta Iñigo Fernandez 19.a.

Kadeteak
Kadeteek Gaztetxoak sarirako bi proba izan dituzte asteburuan. Larunbatean Larrabetzun ibili ziren eta Limousin Kartoiak-Oriako Julen Dorronsorok irabazi zuen, esprintean. Intersport Irabiako Aitor Albertdi seigarrena sartu zen, bere taldekide Igor Arrieta 11.a eta Quesos Albenizko Iker Mintegi 13.a, guztiak denbora brean. Inhar Astiz (I.I.) 27.a  sartu zen eta bere taldekide Urko Gorriti 44.a. Intersport Irabia izan zen talde onena.
Eta igandean, Gasteizen, Basati Bike Busturia taldeko Lander lartitegik irabazi zuen, esprintean. Igor Arrieta laugarrena sartu zen, Unai Aznar 12.a eta Iker Mintegi 13.a, guztiak denbora berean. Inhar Astiz 38.a iritsi zen. Igor Arrieta lehen urteko kadeteen mailan lehena izan zen. Taldeka Intersport Irabia izan zen bigarrena.
 
Eskolakoak Etxarrin
Aurreko larunbatean Lekunberrin proba izan ondoren, larunbatean Etxarri Aranatzen San Kiriko Txirrindularitza Saria dute jokoan eskola mailako txirrindulariek, 17:00etatik aurrera, Burundabiden.