Altsasu institutuko 45 ikasle, D ereduko 41 eta A ereduko 4, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa, selektibitatea, egiten ari dira. Nafarroan, guztira, 2.926 ikasle dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan proba egiten ari direnak (%58 emakumezkoak eta % 42 gizonezkoak). Atzo hasi eta bihar despedituko da proba. Hiru egun horietako notak sarbide fase orokorreko 10 puntuetatik 4 balio ditu, gainontzeko 6ak batxilergoko notak ematen ditu. Gainera, fase espezifikoa dago, nota igo nahi dutenendako.
Atzo, hasteko gaztelania eta literatura, Espainiako historia eta atzerriko hizkuntzako azterketak egin zituzten. Gaur, berriz, euskara eta literatura, matematikak, latina, artearen fundamentuak, Gizarte Zientzitara aplikatutako matematikak, biologia, marrazketa teknikoa, geografia eta arte eszenikoen ikasgaien aztertketak eginen dira. Eta bihar, despeditzeko, filosofiaren histori, fisika, grekera, ikus-entzunezko kultura, kimika, arte-historia, geologia, enpresaren ekonomia eta diseinu azterketak eginen dira.