Nafar-Lansarek jakinarazi duenez, Altsasuko Enplegu Bulegoan langabezia 52 pertsonetan egin zuen behera maiatzean. Joan den urteko maiatzarekin alderatuta langabe kopuruak %14 egin du behera. Hilabete horren akaberan lan bila izena emanda 885 pertsona zeuden. Ibarreko datu orokorra jakiteko Iruñeko Zabalgunean izena emanda dauden arakildarren eta irurtzundarren datua beharko litzateke. Aurreko hilabetean, bestalde, Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 659 kontratu sinatu zituzten sakandarrek. Haietatik 47 kontratu besterik ez ziren mugagabekoak izan.