Nafar Lansarek Nafarroan 41 ikastaro antolatu ditu Lanbide Heziketako hainbat espezialitateetan profesionaltasun ziurtagiria lortzeko. Horietako bat Altsasun eskainiko da. Hain zuzen ere, tornulariei eta fresatzaileei zuzendutakoa da, eta txirbil abiatze-sistema, prozesua eta programazioa ikasiko dute. Ikastaro presentziala izango da, 540 ordukoa, irailaren 9an hasiko dena, 15:00etatik 20:15era. Langabezian daudenei zuzendutakoa da eta Sakana Lanbide Heziketan eskainiko da, Altsasun. Informazio gehiago, hemen.
Lengua eta matematikak, helduendako
Horretaz gain, adinez nagusiendako 15 hezkuntza ikastaro antolatu dituzte, lengua castellana eta matematiketan konpetentziak jaso ahal izateko. Helburua 2. Mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortu nahi dutenei formakuntza ematea da. Horietako bi ikastaro Altsasun eskainiko dira, Sakana Lanbide Heziketan. Zehazki, lengua castellanako 2. mailako konpetentzia eta matematikako 2. mailako konpetentzia dira eskainiko diren ikastaroak. Bakoitza 64 ordukoa da. Lenguakoa irailaren 21ean hasiko da eta matematikakoa, aldiz, irailaren 22a. Goizeko 11:00etatik 13:00etara izango dira klaseak.
Informazio guztia Nafar Lansarean edo www.empleo.navarra.es web gunean dago eskuragarri.