Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Nagusiak 2016-2020 Foruzaingoaren Plan Zuzentzailea egiten ari da. Haren bidez Foruzaingoaren zerbitzuak zehaztu eta Nafarroako polizia-eredua optimizatu nahi da. Gardentasun Atariaren bidez hilaren 16ra arte ekarpenak egin daitezke.
6 eskualdeetan hitzaldi bana antolatu du. Haietako bat Altsasun, ostegunean, 11:00etan, Iortia kultur gunean. Publikoari zabalik dauden bilera horietan inguruko agintariak, poliziak eta beste gonbidatu batzuk parte hartzen dute. Planaren edukia azaltzen da eta akaberan iritziak trukatu eta ekarpenak egiteko aukera dago