Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa handia egin zuen joan den ostiralean eta larunbatean. Bankuaren deialdiarekin bat eginez makina bat sakandarrek bat egin zuten eta boluntarioen esku jakiak utzi zituzten. Bankuaren biltegiak jakiz beteko dira eta, horrela, Nafarroako 8.000 bat familiek jasoko dute jatekoa. Banaketan bankuak 199 erakunderen laguntza du.
Sakanan ere badira Nafarroako Elikagai Bankutik jakiak jasoko dituzten familiak, 267 guztira. Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eskualdean 83 daude, ibarreko guztien herena, zehazki %31,08. Etxarri Aranaz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eskualdean 35 familia dira jaki horien premia dutenak, SAkanako %13,1. Azkenik, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitearen eremuan beste 149 familia, ibarrean premia dutenen erdia baino gehiago; %55,8 hain zuzen ere.