Euskaltegian ari diren sakandarrek euren sormena euskaraz trebatzeko aukera ematea. Horixe da, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolatu duen nano-ipuin lehiaketaren helburua. Euskara ikasleez aparte Mintzakide programako kideek ere parte hartu dezakete. Batzuek eta besteek erronkari heldu eta lehiaketako hiru mailetara, guztira 77 narrazio labur aurkeztu dituzte, joan den urtean baino 20 gehiago. Euskara ikasleei eta Mintzakide programakoei euskaraz sortzen “arriskatzeko” animatu zituzten. Monika Etxeberriak eta Maria Luisa Zelaiak epaitu dituzte lan horiek eta ona haien ebazpena:
Saridunak | ||||
Maila | Egilea | Herria | Izenburua | Saria |
1. maila (A1+A2) (47 lan) | Patxi Rodriguez Orellana | Altsasu | Erlea eta eltxoa | Liburu sorta bat |
2. maila (B1) (12 lan) | Ariane Paniagua Prieto | Etxarri Aranatz | Aukera bat | Liburu sorta bat |
3. maila (B2+C1) (18 lan) | Inaxio Lezea Arakama | Altsasu | Garai hartako “sinpa” | Liburu sorta bat |
Garai hartako “sinpa”
Joxe Iriarte Zufiaurre ttotto deitua lehen bertsolari altsasuarra izan zen. Bere ogibidea nekazaria zen baina bertsoak asmatzen eta kantatzen zituen bitartean tabernaz taberna joatea gustatzen zitzaion.
Egun batean geltokiko ostatuan zegoen lagun bati esan zion:
“Ez dut gogoratzen noiz izan zen azkeneko aldia ondo jan nuela. Bihar kanpotar bikote batek bere ezkontza ospatuko du Oyarbide Etxean, eta bururatu zait, musutruk jatea”.
Hurrengo egunean bere arropa onenez bi lagunak eskontzara iritsi ziren eta gonbidatuekin elkartu ziren.
Dena primera zihoan inor ez zen jabetu haien presentziaz, bazkaldu ondoren, kafea eta kopak zerbitzatu orduko gure bi lagun erabat mozkorturik zeuden eta komediak hasi ziren. Ttottoren ahotik egundoko bertsoak atera ziren guztien gozamenerako.
Azkenean gonbidatuek galdetu zuten, ea nor zen gonbidatu zelebre hura, baina erantzunik ez, inork ez zuelako ezagutzen.
Ttottok ezkongaien aurpegia ikusita leihoa ireki zuen eta lagunari eskua emanda ospa egin zuten biek, Geltokiko auzorantz atzera begiratu gabe.
Inazio Lezea Arakama