Euskarazko sormenaren hazia ereiten

Guaixe 2017ko eka. 11a, 12:55

Maria Markotegi lehiaketan saritutako haur eta gaztetxoak. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haur eta gazteen artean gure hizkuntzaz sortze lanak egitera gonbidatu zituen. Maria Markotegi sariketaren bidez egin zuen hori. 1.113 lan aurkeztu dira lehiaketako lau ataletara. Euskara Batzordeko buru Felix Altzelaik nabarmendu zuen urtetik urtera gero eta sorkuntza lan gehiago jasotzen ari direla eta kopuruarekin batera, urtetik urtera, kalitatea hobea dela. Lehiaketan parte hartu zuten ikastetxeei eskerrak eman zizkien. Altzelaik guztiei heldu den urtean parte hartzera gonbidatu zituen.

Egile guztiek oroigarri bana jasoko dute parte hartze hutsagatik. Epaimahaiaren sariak ere badaude eta horiek Lakuntzako kultur etxean banatu ziren atzo. 26 sari izan ziren banatu zirenak, 1.260 euro eta 4 pintura zorro guztira.

Saridunak

Ilustrazioa (787 lan)      
Maila Egilea Ikastetxea Saria
LHko 1. eta 2. Rahima Gelti Luis Fuentes IP Pintura zorro bat
  Laia Sueskun Herreros Zelandi IP Pintura zorro bat
LHko 3. eta 4. Markel Razkin Goikoetxea Andra Mari ikastola Pintura zorro bat
  Magali Urteaga Carreño Iñigo Aritza ikastola Pintura zorro bat

 

Komikia (132 lan)        
Maila Egilea Ikastetxea Saria Izenburua
LHko 5. eta 6. Irati Nuñez Flores San Donato IP 1. 50 € Urtaroak
  Aitana Igoa Nazabal San Donato IP 2. 40 € Txiklezko atmosfera
DBHko 1. eta 2. Aintzira Arretxe Carrasco Andra Mari ikastola 1. 70 € Kick-Ass
  Nerea Etxabarri Berastegi Andra Mari ikastola 2. 60 € Pitiki
DBHko 3. eta 4. Jokin Murgialdai Elortza Jesusen Bihotza ikastetxea 1. 90 € Bizitza errealean sare sozialak

 

Narrazioa (134 lan)        
Maila Egilea Ikastetxea Saria Izenburua
LHko 5. eta 6. Aiora Larraza Salinas Luis Fuentes IP 1. 50 € Zerua berdea da, ala ez?
  Asier Somocurcio Pérez Zelandi IP 2. 40 € Nire aitona-amonak eta ni
DBHko 1. eta 2. Naroa Carrasco Macho Altsasu BHI 1. 70 € Bidaiatxoa ludia aldatzeko
  Joseba Solis Alonso Jesusen Bihotza ikastetxea 2. 60 € Ez, epai bat izango da
DBHko 3. eta 4. Amaia Murgialdai Elortza Jesusen Bihotza ikastetxea 1. 90 € Amets bat itsasoan
  Julen Soto Satrustegi Andra Mari ikastola 2. 80 € Murgildu abenturan
Batxilergoa/ Heziketa Zikloa Idoia Granizo Uribarrena Altsasu BHI 1. 110 € Hariari arika



Poesia (60 lan)        
Maila Egilea Ikastetxea Saria Izenburua
LHko 5. eta 6. Maialen Irisarri Igoa Zelandi IP 1. 50 € Urtaroak
  Gorka Gasco Claver Zelandi IP 2. 40 € Inauterian
DBHko 1. eta 2. Jose Luis Martin Rosa Jesusen Bihotza ikastetxea 1. 70 € Kapitainari gutunak
  Anne Lapuente Perez Jesusen Bihotza ikastetxea 1. 70 € Nik, begi batzuk nahi ditut
  Maddi Lizarraga Senar Altsasu BHI 2. 60 € Izarrek ihes egiten dutenean
DBHko 3. eta 4. Amaia Murgialdai Elortza Jesusen Bihotza ikastetxea 2. 80 € Dibertsitatearen printzesak gara
  Jon Aldasoro Goikoetxea Jesusen Bihotza ikastetxea 2. 80 € Ama hizkuntza


Parte hartu duten ikastetxeak:
Jesusen Bihotza ikastetxea
Altsasu BHI
Zelandi ikastetxe publikoa
Iñigo Aritza ikastola
Urdiaingo Herri Eskola
Arrano Beltza ikastetxe publikoa
San Donato ikastetxe publikoa
Andra Mari ikastola
Luis Fuentes ikastetxe publikoa
San Miguel ikastetxe publikoa
Domingo Bados ikastetxe publikoa
Atakondoa ikastetxe publikoa

Epaimahaia:
Toñi López (literatura)
Izaskun Etxeberria (literatura)
Miren Ustarroz (ilustrazioa)
Cristina Fernandez (ilustrazioa)
Joxemari Morcillo (komikia)
Olatz Aldasoro (komikia)




Urtaroak
Kukuaren kantua

udaberriaren soinua.

Esnatu da trikua,

urdina dago zerua.

Beterik dago kaia,
eta eguzki alaia,

piszinarik gabe zaila

agur 6. maila

Zuhaitzak biluzik,

lurra horbelez estalirik,

animaliak gorderik,

ez dabil haize epelik.

Teilatuan elurra,

izoztuta sudurra,

sutondoan egurra,

urteari agurra.


Maialen Irisarri Igoa