Herri galdeketetan aurretik eman daiteke botoa

Guaixe 2017ko eka. 9a, 08:55

Irañeta eta Arruazu batuta, guztira bederatzi herrietan eginen da galdeketa.

Gure Esku Dagok antolatuta estatus politikoari buruzko herri galdeketak eginen dira hilaren 18an. Egun horretan hainbat arrazoirengatik herrian egonen ez direnak baina herri galdeketan parte hartu nahi luketenekin gogoratu da Gure Esku Dago. Horregatik, atzo hasi, asteburuan segi eta heldu den astean segi, hautestontziak kalera aterako ditu taldeak zortzi herrietan, Irañetan ez baita horretarako aukerarik izanen.

Bestetik, hasiera batean herri galdeketa Sakanako zazpi herrietan egitekoa bazen ere, kopurua bederatzira igo da. Izan ere, Irañeta eta Arruazu batu zaizkie. Beraz, galdeketa egina duten Etxarri Aranatz eta Bakaikurekin batera, ibarreko 15 udalerrietatik 11 herrietan eginen da kontsulta.

Bi herri gehiago
Irañetan eta Arruazun Gure Esku Dagoko talde bana sortu dira eta hilaren 18ko Nafarroako galdeketen olatuarekin bat egin dute. Egun horretan irintarrek honako galderari erantzuteko aukera izanen dute: nahi al duzu Nafarroako herritarrok burujabeak izatea etorkizun politikoa erabakitzeko?  Arruazun, berriz: arruazuar gisa, euskal herri burujabe bateko herritara izan nahi duzu?

Egutegia
Irurtzun
Garagartzaroak 10, larunbata, 12:00etatik 14:00etara
Garagartzaroak 11, igandea, 12:00etatik 14:00etara

Arruazun
Garagartzaroak 11, igandea, 12:30etik 14:30era, plazan.

Lakuntzan
Garagarrilak 8, osteguna, 19:00etatik 21:00etara, jubilatu elkartean.
Garagarrilak 11, igandea, 18:30etatik 20:30etara, Plazan.
Garagarrilak 13, asteartea, 11:30etik 13:30era, Plazan.

Arbizun
Garagarrilak 9, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Plazan.
Garagarrilak 11, igandea, 12:00etatik 14:00etara, Parkeko bus geltokian.
Garagarrilak 13, asteartea, 18:00etatik 20:00etara, beheko auzoan.
Garagarrilak 17, larunbata, 12:00etatik 14:00etara, Plazan.

Urdiainen
Garagarrilak 9, ostirala, 18:30etik 20:00etara, Kaluxa kalean.
Garagarrilak 13, asteartea, 11:00etatik 12:00etara, plazan.

Altsasun
Garagarrilak 11, domeka, 12:30etatik 14:00etara, Foru Plazan.
Garagarrilak 14, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara merkatuan.
Garagarrilak 16, ostirala, 19:30etik 21:30era Zumalakarregiko plazan.

Olatzagutian
Garagarrilak 8, osteguna, 18:00etatik 20:00.etara, Sarasate plazan.                             
Garagarrilak 11, domeka,12:00etatik 14:00etara, Sarasate plazan.
Garagarrilak 13, asteartea, 11:00etatik 12:30era, San Miguel plazan.
Garagarrilak 15, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Sarasate plazan.

Ziordin
Garagarrilak 8, osteguna, 18:00etatik 20:00etara                             
Garagarrilak 11, domeka, 12:00etatik 14:00etara
Garagarrilak 16, ostirala, 19:00etatik 21:00etara