Uharte Arakilgo, Arbizuko, Iturmendiko, Urdiaingo eta Olatzagutiko ikastetxe publikoak dira Sakanako Eskola Txikiak. Ikasturte akabera elkarrekin ospatzeko ohitura dute azken urtetan eta oraingo hau ere hala izanen da. Arbizun elkartuko dira gaur. Denak plazan elkartu eta elkarrekin Eskola Txikien kanta abestuko dute. Ondoren haurrak haiendako prestatutako txokoetan gozatzeko aukera izanen dute. Eguerdian, gosaldu ondoren, dantzarako garaia iritsiko da. Horrela despedituko da bost ikastetxe publikoek Arbizuko Udalaren eta guraso elkartearekin batera antolatutako festa.