Andra Mari ikastolakoak Uharten elkartuko dira

Guaixe 2017ko eka. 9a, 13:30

Bihar, 10:00etatik aurrera.

Andra Mari ikastolako komunitateko ikasle, langile eta familiak Uharte Arakilen ikasturte akaberako festa ospatuko du. Urtero moduan, bazkaldu ondoren, ikastola utziko duten DBH 4ko ikasleek eta jubilatutako langileek omenaldia jasoko dute. Gaur, bestalde, ikastolako DBH 1eko ikasleek Jose Mari Iparragirre antzezlana jokatuko dute. Antzezlana, 20:00etan eskainiko dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Egitaraua
10:00-15:00 Eskulanen erakusketa.
10:00 Pilota txapelketa
12:30ean Herri kirolak.
13:15 Uharteko dantzariak.
13:45 Uharteko erraldoiak.
15:00etan Bazkaria.
Xapiru trikitixa eskolaren emanaldia.
16:00-19:30 Puzgarriak, jokoak...
17:00etan Omenaldia.
19:00 Auzatea.