Finalerdietan erori zen Zaldua

Guaixe 2017ko eka. 13a, 11:00
Zaldua.

Zizurko Ardoik 1 eta 0 irabazi zion Arakilgo taldeari Elomendiko Kopan

Zaldua taldeak ezingo du Elomendiko Kopako finalean egon. Finalerdietan erori da Arakilgo taldea, Zizurren kontra 1 eta 0 galdu eta gero. Denboraldi bikaina egin du Zalduak, Elomendiko Txapelketan hirugarrena sailkatu delako, baina, tamalez, ezin izan du denboraldia borobildu Kopako finalerako sailkatuz. Ardoik eta Basatik jokatuko dute Elomendiko Kopako finala.