Borrega 17.a XIX. Donibane Triatloian

Guaixe 2017ko ekainaren 14a

Nafar Kirol Jolasen mailan Ekain Imaz, Alain Razkin, Hegoi Lakuntza eta Nahia Imaz podiumera igo ziren

Asteburuan jokatu da, Iruñean, XIX. Donibane Triatloia. Helduen proban David Latasa gailendu zen (1:08:01) eta Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega altsasuarra 17.a sailkatu zen (1:18:01). Kategoria txikietan, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proban, Sakana Triatloi Taldeko triatleta guztiek sekulako lana egin zuten. Benjamin mailan Ekain Imazek irabazi zuen bere taldekide Alain Razkinen haurretik; kimuen mailan Hegoi Lakuntza bigarrena sailkatu zen eta haurren mailan, emakumezkoetan Nahia Imaz hirugarrena izan zen eta gizonezkoetan, berriz, Xabier Borrega 20.a.