Iker Palacios laugarrena II. Ibardin Igoeran

Guaixe 2017ko ekainaren 14a

Pilotu sakandarrek lan ona egin zuten Nafarroako Mendi Txapelketarako baliagarria den proban

Larunbatean II. Ibardin igoera jokatu zen, Nafarroako Mendi Txapelketarako bigarren proba puntuagarria. Sakana Motorsporteko 5 pilotuk parte hartu zuten bertan. Azkarrena Arkaitz Ordoki (BRC B49) izan zen (3:03.361). 5 segundo atera zizkion Joseba Beolari (Mitsubishi Lancer Evo X), (3:08.256). Iker Palacios lakuntzarrak lan bikaina egin zuen bere BRC Evo 05 Evo barketarekin eta laugarrena sailkatu zen sailkapen orokorrean (3:15.538), bigarrena CM mailan.
Iban Lopez de Goikoetxea (Renault 5) 13.a sailkatu zen , 5.a FL mailan (3:23.862), Garikoitz Goñi (Clio Sport) 14.a, A2 mailan bigarrena (03:26.120), Mikel Mendinueta (205 GTI) 20.a, R mailan lehena (3:32.855) eta Iñigo Zelaia (BMW 325) 26.a, FL mailan 10.a (3:39.685).