Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren Kultur programaren edizio berriak 40 kultura-jarduera antolatu ditu pasaiaren eta naturaren ikuspuntutik interesgarriak diren Nafarroako 38 herri eta lekutan. Tartean daude Altsasu eta Olatzagutia. Programa herriko musikaren, dantzaren eta arte plastikoen ingurukoa da, eta ekainaren 23tik irailaren 9ra izango da. Azken edizioetan bezala, bertaratutakoek turismo-jarduera osagarri bat izango dute toki bakoitzean, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta.
Hilaren 29an Pititako taldea ariko da Olatzagutiko Sarasate plazan, bere rock eta runba flamenko nahasketa eskaintzen. Aurretik, arratsaldez, Sarabe baserrian Mami tailerra eta esnekien dastaketa izanen da. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da (699 938 356 / sarabetxokoa@gmail.com)
Garilaren 5ean, Altsasuko Usolarrainen, Fix This talde madrildarra arituko da. Euren eskaintzak jazza, bluesa, swinga, New Orleansgoa, flamenkoa, arabiar musika, Frantziako beata eta abarrekosatzen dute. Egunean zehar Errotain Zalditegiarekin paseoak egiteko aukera izanen dute erreserba egiten dutenek (687 424 839 / 626 749 149 / errotain@gmail.com)