Udako ordutegia hartu dute liburutegien sarekoek

Guaixe 2017ko eka. 15a, 12:45

Nafarroako Liburutegi Sarearen barruan dauden liburutegiek udako ordutegia ezarri dute gaur. Haiek erabili nahi dituztenek goizez pasa beharko dute. 10:00etatik 14:00etara Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Urdiaingo, Olatzagutiko eta Ziordiko liburutegien kasuan. Eta, 8:30etik 14:30era, Altsasuko liburutegiaren kasuan. Udal liburutegi horien udako ordutegia irailaren 15era arte mantenduko da. Eta gero, ohiko ordutegira bueltatuko dira. Bestalde, Iruñean dagoen Nafarroako Liburutegiak hilaren akaberara arte 8:30etik 20:30era zabalik izanen da. Garilean eta agorrilean, berriz, 14:30era arte.