Bakaikuarrak eta iturmendiarrak Santa Marina ermitan elkartu ziren igandean. Goizter mugitu ziren mendira. Mezaren ondoren, plazan, musikak alaitutako auzatea izan zen. Bazkaldu ondoren, herrirako bidea hartu zuten. Aurten Iturmendiri zegokion festaren antolakuntza eta, beraz, han despeditu zen ospakizuna, dantzaldiarekin.