Unibertsitaterako sarbide proba denek gainditu dute

Guaixe 2017ko ekainaren 15a

Joan den astean egin ziren unibertsitaterako sarbide probak, selektibitatea. Altsasu institutuko 45 ikaslek egin zituzten haiek eta denek gainditu dituzte. Bai D ereduan ikasi zuten 41 ikasleek, bai A ereduko 4ak ere. Altsasun batxilergoa ikasi eta gainditu duten ikasleen kopurua 49 da, probara joandakoak baino lau gehiago. Ikasturtea, berriz, 69k hasi zuten.