Herri-lurrei buruzko uda-ikastaroa izanen da Lakuntzan

Guaixe 2017ko eka. 19a, 08:37

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako uda-ikastaroen artean herri-lurrei eta herri-basoei buruzkoa dago. Hilaren 27an eta 28an, asteartean eta asteazkenean, izanen da, kultur etxean. Baina Aralarrera irteera ere izanen da, besteak beste, Patxi Xabier Razkin Lakuntzako alkateak eta Haritz Ganboa artzain arbazuarrak gidatuta. Ikastaroan izena emateko: www.cursosveranoupna.com/cursos

Egitaraua
Garagarrilak 27,asteartea
9:00-9:15. Harrera.  
9:15-9:45. Hasiera-ekitaldia.
Isabel Elizalde Arretxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurum. eta Toki Admistrazioko kontseilaria.
9:45-11:30. I Saioa. Herri-ondasunak diziplina anitzeko aztergaia.
Hizlari gonbidatuak: Leticia Merino Pérez dk. (UNAM); María del Mar Delgado Serrano dk. (U. Cordoba); Nuria Osés Eraso dk. (UPNA-NUP).
12:00-13:45. II Saioa. Esperientzia komunalak ikuspegi historiko batetik.
Hizlari gonbidatuak: Jose Migel Lana Berasain dk. (UPNA-NUP); Iñaki Iriarte-Goñi dk. (U.Zaragoza); Ignacio Garcia Pereda dk.(IHC Lisboa, EuroNatura).
16:00-20:30. Ateraldia. Aralar: Herri-lurretan eta herri-basotan ekoiztutako jakiak bateratzen.
Patxi Razkin (Aralar Elkarteko lehendakaria) eta Aritz Ganboa (abeltzaina).

Garagarrilak 28, astezkena
9:15-11:00. III Saioa. Esperientzia komunalak etorkizuneko ikuspegi batetik.
Hizlari gonbidatuak: Antonio Ortega Santos dk. (U.Granada); Pedro Álvarez-Icaza Longoria dk. (CONABIO); Pilar Berrio and. eta Jon Pascal jn. (Tafallako Udala).
11:30-13:30. Mahai Ingurua. Esperientziak, aukerak eta ikuspuntuak herri-baliabideen kudeaketan.
Miren Eseverri and. (Herri-lurren Atala); Jokin Resano jn. (Nekazaritza Ekologikoaren Sustapen Bulegoa); Gustavo Goiena jn. (Zaraitzuko batzordea); Oskia Gorostiaga and. (Sakanako Garapen Agentzia); Rosa María Canals dk. (UPNA-NUP); Nuria Osés Eraso dk.(UPNA-NUP).
13:30-13:45. Amaiera-ekitaldia.